Popis: |
Norbanakoen giza eskubideak, zoriontasuna, independentzia, eskubide politikoak, zergak ordaintzerik ezin ordezkariak izan ezean, aldarrikatuz abiatu zen iraultza liberala bai Ipar Ameriketan (1776) bai Frantzian (1789). Espainiako erresuma atlantikoko alde bietan izatetik, 1812ko konstituzioak, nazio bakarra zela agiri zuen. Bizkaiko Batzar nagusiak eta Gipuzkoak ere, 1812ko Espainiako konstituzio berria zin egiterakoan, foruen bidezko konstituzioa ere nahi zutela erabaki zuten. Konstituzio bien arteko uztartzea eskatu zuten. Gerra giroan ernetzen joan zen iraultza liberala. Eta Espainiako Parlamentuan'euskal auzia'deritzana txertatu zen. Aldian aldiko arazo parlamentarioa bihurtu zen eta. Euskal auziaren bilakaera politikoa eta legezkoa aztertzen da liburu honetan. Euskal Batzar nagusiek aginte politiko eta finantzak kudeatzen zituzten. Euskal bilkura komunak ('Konferentziak') erakundetu egin ziren. Foru konstituziotik'Euskal konstituziora'jauzia emanez, euskal nazionalitatea zela bistakoa bihurtu zen 1860ko hamarkadan, Espainiako erresuma liberalaren baitan. Baina 1877an Espainiako Gobernuak Batzar nagusiak ezabatu egin zituen. Kontzertu ekonomikoaren bidezko autogobernu fiskala iraun zuen baina berriz aginte politikoaren aldarrikapenak izan ziren: 1918an Eusko Gobernuaren aldarrikapena egin zen eta euskal burujabetza, naziogintza europarraren baitan. Lehen autonomia estatutuak idatzi ziren, baina Espainiako Parlamentuak berriz ere onartu ez. Zer da Foru Konstituzioa, Konstituzio liberalen garaian? Zer Euskal Konstituzio politikoa 1852an? Zer euskal Batzar Nagusien burujabetza? Eta euskal nazionalitatea 1864an? Noiz eta zergatik desegin zituen Espainiako Gobernuak Batzar Nagusiak? Zergatik 1917an berriz ere burujabetza politikoa eskatu zen? Eta ondoren autonomia Estatutua eta Eusko Gobernuaren antolaketa? |