Oztibarreko mintzoaz eta haren lexikoaz

Autor: Iñaki Camino
Jazyk: English<br />Spanish; Castilian<br />Basque
Rok vydání: 2015
Předmět:
Zdroj: Fontes Linguae Vasconum, Iss 119, Pp 5-60 (2015)
Druh dokumentu: article
ISSN: 0046-435X
2530-5832
Popis: Saioak hasieran Baxenabarreko euskaraz dagoen ikuspegi orokorra aurkezten du eta Hazparnek ezker-eskuin eta goi-behe hizkuntzaren aldetik ukan duen eraginaz proposamen bat egiten. Ondotik oztibartarren abeltzain-gizarteaz eta eskualdeko jendeen hartu-emanez ohar batzuk egiten dira. Hizkuntzaren atalean alderdi foniko eta morfosintaktikoez aurkezpen zabalxea egin da, non ageri baita Oztibarreko mintzoa Baxenabarreko erdigune-erdigunekoa dela, ez duela berezko ezaugarririk eta ondoko mintzoekin komunikazio-maila gora duela, nahiz badiren ekialde honetara heldu ez diren berrikuntza zenbait; bestalde, ahal izan den heinean hondarreko mendeetako hizkuntza-bilakabide batzuen berri ere eskaini da. Lexikoaz eta item lexikoen aldaera fonikoez egin den azterketak erakusten dituen bi lotura sendoenak, Garazi alderat eta Zuberoa alderat doazenak dira; Landibarren Baxenabarre mendebaleko euskararen eragin poxi bat ere ageri da. Oro har mintzo bateratuxea ageri zaigu Oztibarrekoa eta Garaziko eskualdean luke kiderik hurbilena. This paper presents an overview of the knowledge available at this moment about the speech of Lower Navarre and proposes an innovative vision of the linguistic influence of Hasparren in its environment. Subsequently we describe the livestock-breeding society living in Ostabaret and its neighborly relations. Phonic and morphosyntactic characteristics of the speech of Ostabaret are amply discussed and its status as a nuclear speech in Lower Navarre is underlined, since it has a high degree of linguistic communication with its environment and very few exclusive characteristics; we have also shown that some innovations have not reached the east of Lower Navarre. The geo-lexical analysis shows two affinity trends, one towards the valley of Cize, and the other towards the Soule; in Lantabat some linguistic influence of the western Lower Navarre appears. Ostabaret Basque appears to be on the whole homogeneous and related to Cize Valley Basque.
Databáze: Directory of Open Access Journals