Nutrizioa espazioan

Autor: Sánchez Ibarrola, Julene
Přispěvatelé: Rodríguez Rivera, Víctor Manuel, F. FARMACIA, FARMAZIA F., Grado en Farmacia, Farmaziako Gradua
Jazyk: Basque
Rok vydání: 2023
Předmět:
Popis: 25 p. -- Bibliogr.: p. 23-25 Espaziorako elikagaiek zeregin garrantzitsua dute misio espazialetan. Nutrizio-sistemak asko egin du aurrera teknologia berriekin, eta elikagaiak soilik energia-iturri izatetik organoleptikoki atseginak izatera igaro dira. Hala ere, zientziak aurrera egiten jarraitu behar du iraupen luzeko hegaldi espazialak egin ahal izateko. Hori dela eta, elikagaiek gutxienez 3-5 urtez mantendu behar dira jangarri. GrAL honen helburua tripulazio espazialen elikadura aztertzea da berrikuspen bibliografiko baten bidez, elikadura-sistemak programa espazial desberdinetan izan duen bilakaera kontuan hartuta. Era berean, elikagaien sailkapena eta nola ontziratzen diren aztertuko da. Halaber, gaur egun nutrizioari dagokionez espazioan dauden erronkak deskribatuko dira, hala erronka teknologikoak nola nutrizionalak ere. Lehenengo programa espazialetan elikadura aztertzen hasi zen, baina bidaiek iraupen laburra zutenez, elikagaien beharrak ez zuen arazo larririk suposatzen. Hasieran janaria astronautei beharrezko mantenugaiak emateko moduan prestatzen zen, masa eta pisua mugatuz. Ezaugarri organoleptikoek ez zuten garrantzirik, eta horrek tripulazioak gogorik gabe jatea, edo okerrago, ez jatea eragiten zuen. Janaria taldeetan sailkatzen da ekoizpen moduaren arabera. Elikagaiak ontziratzeak ere zeregin garrantzitsua du; izan ere, elikagaiak babestu behar ditu degradatuak ez izateko. Elikadura-sistemak oinarrizko irizpide batzuk izan behar ditu, hala nola segurtasuna eta fidagarritasuna. Gainera, elikagai bakoitzak beharrezko mantenugai guztiak eman behar ditu osasun-arazoak saihesteko, kaltzio falta, besteak beste. Ondorioz, elikadurarako espazio-teknologiak bilakaera handia izan du azken urteotan. Elikagaiak espaziora modu seguruan garraiatzea ahalbidetu du, bertan kontsumitu ahal izateko. Horretarako, ontziratze modu ugari daude eta horrek menuen aniztasuna baimentzen du. Azkenik, mikrograbitateak astronauten osasun egoeran eragiten du, eta horrek ezinbestekoa bihurtu egiten du nutrizio-sistema egoki baten beharra, eta behar izatekotan, mantenugai zehatzen administrazio farmakologikoa.
Databáze: OpenAIRE