Popis: |
Azken urteetan, erditze esperientzia positiboa bilatzeko bidean, arreta handia jarri da erditzean mina arintzearen garrantzian. Ura metodo ez-farmakologiko bezala gero eta gehiago erabiltzen da. Lortu nahi diren helburuen artean mina arintzea eta erditzean emakumearen autonomia eta ongizatea areagotzeko analgesia epiduralaren ordezko neurriak aurkitzen dira. Hala ere, dilatazio-prozesuan eraginkortasuna eta segurtasuna frogatuta daudela dirudien arren, kezka agertzen da kanporatze-fasearen erabilerarako. Helburua: lanaren helburu nagusia da, erditze-prozesuan dagoen emakumea uretan murgiltzeak minaren maneiuan duen eraginkortasuna aztertzea eta ezagutzea. Metodologia: lan hau berrikuspen bibliografiko bat da. PIO egitura zehaztu ondoren, bilaketa bibliografikoa egiteko deskriptoreak aukeratu dira, eta bilaketa datu-base nahiz web-orrialdeetan eta emagintzan oinarriturik dagoen aldizkarian egin da. Irakurketa kritikoari esker, artikuluen ebaluazioa gauzatu da CASPe (Critical Appraisal Skills Programme Español) txantiloien bidez eta Haynes piramideaz baliatuz dokumentuen ebidentzia maila ziurtatu da. Emaitzak: uretan erditzeak erditze-prozesuaren aurrerabidea errazten du. Gainera, flotagarritasun-efektua dela eta mugikortasuna errazten da, horrek minaren pertzepzioa hobetu eta erditze-lanaren aurrerapena arindu dezake. Horrez gain, dilatazio-aldian bereziki, ur beroaren erabilerak analgesiaren erabilera murrizten du. Erditze-prozesuan zehar opioideen erabilera eta narkotikoen beharra murrizten da uraren erabilerarekin. Eztabaida: nahiz eta emaitza gehienak adierazten duten erditze-prozesuan uretan murgiltzeak mina gutxitzen duela, badira ikerketak minaren murrizketarik gertatu ez dela aztertu dutenak. Gainera ospitaleetan analgesiakoen erabilera gutxitzen dela frogatu bada ere, komunitatean oinarritutako uretako erditzeek nahitaez izango lituzkete analgesikoen modalitate horiek eskuratzeko erronkak. Ondorioak: uretan murgilduta tenperatura doitzeko ahalmenak eta mugitzeko erretasunak emakumeen estresa gutxitzen duenez minaren murrizketa gertatzen da, erditze fisiologikoa bermatuz, kontrako gertaera baten arriskua handitu gabe eta epiduralak eta opioideek sartutako arriskurik gabe. Gehiago aztertu beharko litzateke uretan murgilduta hirugarren fasea gertatzearen eta haurrondokoa botatzearen inguruan. |