Osasun heziketa programa: hileko zikloaren heziketa LH5-eko ikasleei bideratua

Autor: Otegi Etxart, Maialen
Přispěvatelé: Zubeldia Etxeberria, Josune, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, Grado en Enfermería
Jazyk: Basque
Rok vydání: 2023
Předmět:
Popis: Hilekoa, hileko zikloari hasiera ematen dion gertakaria da, haurdunaldirik ematen ez denean, endometrioa askatuz. Osasun menstruala, hileko zikloarekin lotutako ongizate fisiko, mental eta sozial egoerari deritzo. Pobrezia menstruala berriz, hilekoa modu osasuntsuan kudeatzeko baliabide nahikorik ez izatea da, eta honek hainbat eragin psikosozial ditu. Dismenorreak, eragina dauka osasun menstrualean, baina normalizatua dago. Hilekoarekin erlazionatutako infekzioak ere ohikoak dira. Horretaz gain, heziketa faltak, tabuak eta estigmak dakartzate. Heziketan hutsune honek, pertsona hauen bizi kalitatean negatiboki eragiten du, errendimendu akademikoan ere eraginez. Koste ekonomikoari dagokionez, hilekoa duten pertsona askok zailtasunak izaten dituzte hilekoa modu osasuntsuan kudeatzeko. Osasun egoera honi aurre egiteko, hainbat estrategia jarri dira martxan. Hau horrela, heziketa programa hau, genero guztietako 10-11 urte bitarteko ikasleei bideratu zaie.
Databáze: OpenAIRE