Ospitaleetako pazienteen arretaren kalitatea, erizainen lan-txandaren ordutegiaren arabera

Autor: Lopetegui Puertas, Ainhoa
Přispěvatelé: Lersundi Ayestaran, Mikel, Labaca Echeverría, Ainitze, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua
Jazyk: Basque
Rok vydání: 2023
Předmět:
Popis: Sarrera: pazienteen osasun-arretaren jarraipena ziurtatzeko, erizaintzako langileak etengabe bizi dira 7 eta 12 ordu bitarteko txandakako lan-baldintzekin. Autore gehienek adierazten dute txandakako lanak maila desberdinetan eragiten duela langileen osasun fisiko eta psikikoan, gertatzen den erritmo biologikoen desorekak, eragina izanik bai profesionalaren bai pazientearen segurtasunean. Kalitatezko arreta ematea erronka garrantzitsua da oraindik ere eta arretaren kalitate desegokiak saihets daitekeen hilkortasunean, giza sufrimenduan eta galera ekonomiko garrantzitsuetan eragiten du. Helburua: lan honen helburu orokorra da ospitaleetako pazienteen arretaren kalitatea aztertzea erizainen lan-txanden ordutegien arabera. Metodologia: helburuen garapenerako errebisio bibliografikoa erabili da eta PIO egitura jarraitu da datu-base desberdinetan (Pubmed, BVS, Web of Science, Scopus eta Dialnet). Aukeratutako artikuluak, 2015-2022 urte tartekoak izan dira. Literaturaren berrikusketa bibliografiko honen emaitzak osatzeko 17 artikulu erabili dira. Emaitzak: medikazio-akatsak egiteko aukerak handiagoak dira gaueko txandan lan egiten duten erizainen artean. Erorikoa gertaera kaltegarri bihurtzeko arriskua areagotu egiten da gaueko lan-txandan eta erorikoak beranduago hautematearekin erlazionatzen da ere. Lanordu luzeak eta txanda hedatuak eskuen higienearen kalitatean eragiten dute eta aldi berean, egin gabeko erizaintza zainketen areagotzearekin lotzen dira. Pazientearen aldetik hautematen den gogobetetzea gaixoa artatzen den txandaren araberakoa da. Ondorioak: erizainen lan-txanden ordutegiak ospitaleetako pazienteen arretaren kalitatea baldintzatzen duen faktorea da. Gaiaren inguruan dagoen ebidentzia zabaldu beharko litzateke, erizaintzako lan-txanda kontuan hartu gabe ospitaleetako pazienteen arretaren kalitate egokia bermatzeko. Hitz gakoak: lan-txanda, arretaren kalitatea, pazienteen segurtasuna
Databáze: OpenAIRE