Artea eta kultura librea: jardunbide artistikoaren esparruko kultura librearen eta lizentzien hastapenak

Autor: Rodríguez Arkaute, Natxo
Přispěvatelé: Mantzisidor Uria, Jon
Jazyk: Basque
Rok vydání: 2021
Předmět:
Popis: Aro digitalaren fenomenoa nagusitu da azkenaldian, eta ikusten ari gara goitik behera aldatzen ari dela ekoizpen artistiko eta kultural garaikidea zer baldintzatan egiten den. Gaur egun kultura ekoizteko, banatzeko eta eskuratzeko ditugun moduek ez dute zerikusirik orain dela urte gutxi batzuetakoekin. Badakigu hortik aldaketa handiak datozela eta sare eta gailu berriek aukera handiak dakarzkigutela. Horregatik, egoera digital berri honetan ekoizpen kultural artistikoa nola ekoizten, banatzen eta eskuratzen den landuko dugu UPV/EHUko Arte eta Teknologia Saileko koaderno hauetan. Egile-eskubideei eta jabetza intelektualari buruzko eztabaidari dagokienez, kultura libreko ideietara hurbilduko gara, eta copyleft ideia landuko dugu, haren ekarpen kontzeptualen, politikoen eta didaktikoen bidez. Ikusiko ditugu, halaber, ezagutzaren kudeaketarekin erlazionatutako kontuak; lizentziak, sortzeko eta banatzeko tresna gisa, eta, bereziki, Creative Commons lizentziak. Egoera berri honetan, egoerak dakarren paradigma-aldaketan murgilduta egonik, egileok, ekoizleok eta kudeatzaileok gure lanari eta, oro har, artearen sistemari eragiten dioten erabakiak hartu behar izan ditugu. Ekoizpena: Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko Arte eta Teknologia Sailaren Atala. Argitaratze-komisioa: Iñaki Billelabeitia, Juan Crego, Saioa Olmo (koordinatzailea) eta Natalia Vegas. Testuaren autorea: Natxo Rodríguez. Gaztelaniazko zuzenketa: Sonia Berger (La Troupe). Euskarazko itzulpena: Lide Azkue (Elhuyar Fundazioa). Euskara-begiraletza: Jesus Mari Makazaga. Ilustrazioak eta tratamendu grafikoa: Jon Mantzisidor. Argazkiak: bere autoreenak. Diseinua eta maketazioa: Izaskun Álvarez Gainza eta Unai Requejo. Eskerrak beren kolaborazioagatik: UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetza, Euskara Zerbitzua eta Irudigintza Saila.
Databáze: OpenAIRE