Popis: |
Gradu Amaierako Lan honen helburua XVIII. mendearen amaieratik XIX. mendearen amaiera arteko Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako foruen historiak eta lurralde horietako autonomiak izan zituen aldaketak aztertzea da. Horretarako, bertan 1789ko iraultza frantsesaren ondoren euskal foruak erregimen desberdinetan eduki zuten egoera, 1876 eta 1877 urteen artean euskal foruen galerak ekarri zuen foruen krisia eta horren ondoren sortu zen kontzertu ekonomikoa aztertuko ditut. Lan hau, gehienbat, Fermin Lasala y Colladok, Mandaseko dukeak, historiaren zati honi buruz idatzitako Última Etapa de la Unidad Nacional liburuan oinarrituta dago. |