Popis: |
Lan honen helburua, eskoletan kultura arteko kontzientzia sustatzeko baliabide didaktikoa sortzea izan da. Horretarako, Uribe Kostako bi eskoletako kultura arteko sentsibilizazio maila neurtu da, eta hura sendotzeko beharraren ondoriora heldu da. Beraz, lan honetan aurkezten den proposamen didaktikoa sortu da: hamabi herrialdeen informazioa, herri literaturako istorioak eta tradizioak azaltzen diren liburua eta CD-a. Honekin, ipuin tradizionalak, errezetak eta Gabonen inguruko informazioa ematen da, eta era honetan, ikaslea kultura ezberdinetara hurbiltzen da. Honen helburua, mundua zabala, eta aldi berean, bakarra dela ohartaraztea da; eta kultura arteko hezkuntza, komunikazioa, bizikidetza eta sozializazioa gaur egungo errealitatearen oinarrizko aldeak direla. |