Popis: |
51 p. -- Bibliogr.: p. 51 Izenburuak garbi zehazten digu eskuartean dugun lanaren nondik norakoa: “Senekaren Feniziar emakumeak (1-362) antzezlanaren euskarazko itzulpena eta oharrak” izango ditugu aztergai lan honetan. Lehenik eta behin, hitzaurre batek ematen ditu lanaren lehen urratsak: Senekaren eta greziar zein erromatar tragedien inguruko beharrezko informazioa dugu eskuragarri, eta, ondoren, lanaren mamia etorriko da. Alde batetik, itzulpena bera dago, bertso-lerrotan euskaratutako antzerki-obra. Bi pertsonaia nagusik hartzen dute parte: Edipok eta Antigonak. Mitologian jantzia den edonork ulertzeko moduko itzulpena da, errimek biziarazten duten elkarrizketa sakona, baina amaieran txertatutako erreferentzia mitologikoei esker, edozein irakurle izan liteke testua bere osotasunean ulertzeko gai (mitologia arrotz samarra bazaio ere). Bestalde, itzulpenaren analisia dator segidan. Itzultzerako orduan hainbat aspektu dira kontuan hartzekoak, eta horien azalpen xehe bat irakur liteke lan honetan. Itzulpen-prozesuko arazo orokorrenei heldu diet, hala nola izen bereziak euskarara ekartzearen inguruko zalantzei, lexikoari, xede-hizkuntzaren naturaltasun zein fraseologiari eta gramatika puntu batzuei, besteak beste. Mitologiaren inguruko hausnarketa ardatz duen epilogoak ematen dio amaiera Gradu Amaierako Lan honi. |