'Euskalkien sailkapen berria', 2019,Gotzon Aurrekoetxea, Iñaki Gaminde, Jose Luis Ormaetxea Txipi, Xarles Videgain, ed.Bilbao, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 181 or.ISBN: 978-84-1319-096-9

Autor: Coyos, Jean-Baptiste
Přispěvatelé: Centre de recherche sur la langue et les textes basques (IKER), Université de Pau et des Pays de l'Adour (UPPA)-Université Bordeaux Montaigne (UBM)-Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS)
Jazyk: Basque
Rok vydání: 2020
Předmět:
Zdroj: "Euskalkien sailkapen berria"
2020, ⟨10.35462/FLV129.10⟩
DOI: 10.35462/FLV129.10⟩
Popis: Euskararen dialektologiak, erran nahi baita euskalkien ikerketak, historia luzea du.Erran daiteke xix. mendearen bigarren erdian Louis Lucien Bonaparteren lanekin hasi zela. Lan horiek dialektologiaren sortzailetzat edukia den Georg Wenker alemanaren ikerketen garaikideak ziren. Historia luze horretan aztertuko dudan Euskalkien sailkapen berria (esb) liburua urrats berri bat gehiago dugu.Eginen dudan irakurketa lineala izanen ez da. Saiatuko naiz ikerketa horren ekarpenak, mugak eta balizko ahulezia teoriko edo metodologikoak agertarazten. esb liburua «dibulgazio-lana da» (10. or.) eta egia da ongi idatzia dela, irakurtzeko erraza. Aipagaia, teknikoa izanik ere, argiki aurkeztua da, era metodikoan 2. ataletik 8.era: 2. Oinarri teorikoak, 3. Metodologia, 4. Izen-morfologia, 5. Aditz-morfologia, 6. Sintaxia, 7. Fonologia, 8. Lexikoa. 9. Eranskinak atalean (165-176. or.), datu-baseak osatzeko erabili diren datuak emanak dira euskalkien sailkapen berri hau egiteko. Glosario batek izen tekniko batzuen adiera ematen du (179-181. or.). Halere, argudiatzea ulertzeko, emaitzen balioa neurtzeko, hobe da, bistan da, euskararen ezagutzan eta hizkuntzalaritzan aditua izatea.Autoreen arabera, euskalkien sailkapen berri hau berezia da «orain artean egin direnetarik asko urruntzen baitira hemen erabili den marko teoriko, metodologia eta sailkapen-prozedurak» (9. or.). Hau da hemen aztertzen saiatuko dudana.
Databáze: OpenAIRE