Popis: |
Artikulu honek ikasgelan elkarrekintza didaktikoak diseinatzeko oinarriak eta balizko tresna bat eskaintzea du helburu. Erreminta hau irakasleei eskainitako prestakuntza prozesu baten baitan sortu da eta beraren aplikazioa ikertu ostean, beharrezko izan diren egokitzapenak egin dira, artikulu honetan aurkezteko. Horrekin batera, diseinu adibide eta testigantza errealak ere jaso dira, tresnaren erabilpenerako gako batzuk ematen dituztela iritzita. Ardatzean ikasgelako elkarrekintzak jarri ditugu, izan ere, ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren erdigunean jarriko badugu, komunikatzeko eta ezagutzak elkarrekin eraikitzeko moduak bilatu beharko ditugu. Beraz, komunikazio testuinguru bakoitzean hitza nork, noiz, nola eta zertarako erabili jarri dugu jomugan, eta alderdi horiei erreparatuta ikasleekin ikaskuntza sakonagoa lortzeko diseinu didaktikoek izan beharreko dimentsio batzuk proposatu. |