Popis: |
Erromantizismoaren ideien zabalkundeak XIX. mendean herri txikien edota oso gutxi ezagutuen balorazio berria dakar eta ondorioz, gurean ere euskal letren pizkunde aroa. Bestalde, industrializazioaren bitartez herri-kultura tradizionalaz at liburuen kulturara jende multzo handi berri bati ateak irekitzen zaizkio. Horrela bada, mende honetan irakurketarako ahalmena eta aukera ematen zaio gure kasuan Euskal Herriko hiri nagusietako langileei, bai eta herri industrializatutakoei, edo bidean zirenei. |