Erro monosilabikoaren teoria eta aitzineuskararen berreraiketa: zenbait alderdi eta ondorio
Autor: | Joseba Andoni Lakarra |
---|---|
Rok vydání: | 2011 |
Předmět: | |
Zdroj: | Fontes Linguae Vasconum, Iss 113 (2019) Fontes Linguae Vasconum, Iss 113, Pp 5-114 (2011) |
ISSN: | 2530-5832 0046-435X |
DOI: | 10.35462/flv113.1 |
Popis: | Lakarra (1995) eta ondoko lanetan eman ditut frogak esateko euskararen berreraiketari dagokionez Mitxelenak ‘50eko hamarkadako lan bikainetan lortu eta oraindik estandar den aitzineuskararen eredua heda eta sakon litekeela eta hizkuntza egoera zaharrago baterantz eraman ahal dela erroaren azterketaren bitartez. Erro teoriak eta honen barnean erroaren forma kanonikoak eta horren bilakabideak edozein berreraiketa eta konparaketatan zein hizkuntzaren –bere sistemaren muineko hainbat ezaugarri larriren– eboluzioan duen betebehar garrantzitsuaren aldarrikapenean datza nire lan honetako eta enparatuetako gogoeten oinarria. Gainetik, aurreko berreraiketa-paradigman tiratu ez ziren hariek eta haiei kanpotik erantsiek soka lodia egiten dute, eta erroaren egitura eta bilakabidearen azterketak bide honetan barrena lehen baino urrutiago jotzea ahalmentzen eta zilegiztatzen digu. Hara lanaren laburpena: §1. AE-ren berreraiketa estandarraz; §2. Arrazoiak eta bideak berreraiketaeredua aldatzeko; §3. Teoria berri bat Aitzineuskararen berreraiketarako: Erro teoria monosilabikoa; §4. Erro teoria eta euskal lexikoiaren etimologia formala; §5. Forma kanonikotik tipologia holistiko diakronikorantz; §6. Forma kanonikoa eta tipologia: euskal aditzaren berreraiketa; §7. Forma kanonikoa, hitz familiak eta Aitzin-Euskara Zaharraren fonologiaren berreraiketa; §8. Forma kanonikoaren aldaketaz; §9. Ondorioak eta egitekoak; §10. Bibliografia; §11. Eranskinak (I. CVC eta 48 erro eredu bisilabikoren azterketa taulen bidez; II. Hainbat etimologia berri). AEZ-aren teoria monosilabikoak zenbait galdera zahar erantzuteko edo beste zenbait erantzun-bidean jartzeko eta, batez ere, hainbat eta hainbat berri, lehen axolako ez zirenak edo asma ere ezin zitezkeenak, sortzeko eta etorkizunerako ikergai bilakatzeko ahalmenik izan du eta oraingoz zati baterako ere badukeela esan bide genezake, sortzen eta garatzen doan edozein paradigma berriri eska dakiokeen eran. In Lakarra (1995) and later works, I have provided some evidence to prove that the model of Proto-Basque that Mitxelena proposed in the 1950s in his excellent works, a model that is still considered as standard, can be expanded and studied in more depth, and that it is possible to trace an older linguistic situation working on more recent theories about root monosyllabic structure in Proto-Basque. The core of the reflections in this and other works of mine is based on the claim of the important function that the root theory and, more specifically, the canonical form of the root and its development performs in any reconstruction and comparison or in the evolution of language – of certain important characteristics of the core of its system. Moreover, the threads that remained loose in the previous reconstruction paradigm, together with others added from outside, form a thick rope, so that the study of the evolution of the root allows and legitimizes going further than ever. This is the summary of the present work: §1. On the standard reconstruction of Proto-Basque; §2. Reasons and ways to change the reconstruction model; §3. A new theory for the reconstruction of Proto-Basque: the monosyllabic root; §4. Root theory and the formal etymology of the Basque lexis; §5. From canonical form to diachronic holistic typology; §6. Canonical form and typology: reconstruction of the Basque verb; §7. Canonical form, word families and reconstruction of Old Proto- Basque; §8. On the change of canonical form; §9. Conclusions and tasks; §10. Bibliography; §11. Annexes (I. The study of CVC and 48 bisyllabic root models in tables; II. Some new etymologies). It could be said that the monosyllabic theory of Old Proto-Basque has allowed us to answer some old questions or to come closer to some other enigmas, and first and foremost to raise some new questions, which were until now unimportant or even unthinkable. The monosyllabic theory has had and will still have the capacity to become an object of study for the future, as is to be expected from any new paradigm that is being developed. |
Databáze: | OpenAIRE |
Externí odkaz: |