Popis: |
Artikulu honetan gaur egungo Orozkoko euskararen berezitasun morfologiko batzuen berri emango dut, betiere testuinguru diakroniko eta diatopiko batean behar bezala kokatuta. Hemen aurkeztuko diren gertakariak bertan bildutako ahozko testigantzetatik atera dira, baina ikuspegi historiko bat eman zaie inguruko lekukotasunak arakatuz. Asmoa da euskara gehienean desagertuta edo galbidean dauden kontu morfologiko batzuek bazterreko hizkera honetan biziraun dutela erakustea, eta halaber eremu dialektal mugatu honetan agertu diren berrikuntzetatik bereiztea, horrela euskara osoaren izen morfologiaren garapenerako zer irakaspen lortu ditzakegun azaltzeko. Saio honetan datibo eta genitibo kasu markei eta euren erabilerei emango diegu begirada bat, baina arreta berezia eskainiko diet periferikoagoak diren -rik, -ti eta -rantz leku adposizioei. Orozkoko euskara aukera egokia eta interes handikoa da arkaismoen eta tokiko berrikuntzen berri izateko, hego-sartaldeko bere kokapen isolatuagatik, Bizkaiko mutur batean, eremu euskaldun eta erdaldunaren arteko mugan eta Arabarekin mugakide. HITZ GAKOAK: izen morfologia; mendebaldeko euskara; dialektologia historikoa; partitiboa; arkaismoa. |