Popis: |
Biztanle gazteenen arrisku-egoerak eta arriskujokabideak berrikusi eta eskola-porrota horien eragile gisara ulertu ostean, aurkezten dira ikerkuntzaren arlotik landutako esku hartzeko aukerak. Nabarmentzen dira hezkuntza inklusiboa eta beronen eskakizunak, eta horien artetik gailentzen da testuinguruan kokatzea, bereiziki kontuan harturik eskola-geletan gertatzen dena, eta betiere ikuspegi inklusibo batetik testuingurua hobetzen saiatuz. Gaur eguneko krisialdiari eraginkortasunez aurre egiteko, derrigorrezkoa da garapenerako alde guztiak kontuan hartzen dituen haurtzaro eta nerabezaroaren aldeko politika iraunkorren apustu egitea: osasun fisiko, psikologikoa eta harremanen artekoa, hezkuntza, aisialdia, segurtasuna, familia eta ingurugiroa. |