Hortzetako txantxarra: etiopatogeniaren garapena eta osasun publikoaren erronka
Autor: | Jon Fernández Bonet, Xabier Marichalar Mendia, Aitana Lertxundi Manterola |
---|---|
Rok vydání: | 2023 |
Předmět: | |
Zdroj: | EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria. |
ISSN: | 2444-3255 0214-9001 |
DOI: | 10.1387/ekaia.24615 |
Popis: | Hortzetako txantxarraren etiopatogeniari buruzko ezagutzak asko aurreratu dira azken hamarkadetan, baina gaixotasunak osasun publikoarentzat erronka handia izaten jarraitzen du. Beharrezkoa da ikerketarekin jarraitzea eta prebentzio-estrategia berriak ezartzea, batez ere komunitate ahulenetan, gaixotasuna sorrarazten duten faktore soziodemografikoak kontuan hartuta. Gaur egun jarraitzen den estrategia prebentibo indibiduala ez da erangikorra txantxarrak sortzen dituen desberdintasunei aurre egiteko. Azken hamarkadetan aho-hortzetako txantxarren indizeak jaitsi egin dira Euskal Autonomia Erkidegoan, PADI programari eta uren fluorizazioari esker, gaur egun Europako onenen artean daude. Hala ere, klase sozial baxuenek besteek baino indize askoz handiagoak dituzte. Hori dela eta, oso garrantzitsua da Eusko Jaurlaritzak, azkenean uraren fluorizazioa bertan behera uzten badu, azterketa metodologiko zorrotzak egitea erabaki horren eragina neurtzeko, bereziki talde ahuletan. |
Databáze: | OpenAIRE |
Externí odkaz: |