ARKU ELEKTRIKOAREN FVM BIDEZKO SIMULAZIOA IBILGAILU ELEKTRIKOEN BATERIETAKO HIDROGENOZKO ETENGAILUETAN

Autor: Pedro Sanchez Martín, Araitz Iturregi, Pablo Eguia, Diego Gonzalez, Unai Villena
Rok vydání: 2023
Předmět:
Zdroj: EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria.
ISSN: 2444-3255
0214-9001
DOI: 10.1387/ekaia.23847
Popis: Arku elektrikoa etengailuetan ematen den efektua da. Etengailuaren kontaktuak bata bestetik aldentzen direnean, etengailutik pasatzen den korronte elektrikoa kontaktuetatik etengailuaren gas isolatzailera pasatzen da, eta hau ionizatuz, bertan arku elektrikoa sortzen da. Arku elektrikoak efektu ez desiragarriak sor ditzake etengailuetan, beraz, efektu horiek murrizteko asmoz, lan honen helburu nagusia hidrogenoaren baliagarritasuna aztertzea da etengailuaren gas isolatzaile modura. Horretarako, Navier-Stokesen ekuazioak eta Bolumen Finituen Metodoa (FVM) oinarritzat hartuz, simulazio Magnetohidrodinamikoak (MHD) definitu dira ANSYS CFX programaren bitartez. Hala, arku elektrikoaren prozesuan oinarrizkoak diren aldagaiak kalkulatu dira, hala nola, tentsioa, tenperatura eta presioa. Emaitza horiek airea isolatzaile modura darabilten etengailuetan lortutakoekin alderatuz, hidrogenoa simulatutako aplikaziorako gas egokia den ala ez ondorioztatuko da.
Databáze: OpenAIRE