Euskal literaturaren historia - Ikuspegi historiografikoa
Autor: | Jean Casenave |
---|---|
Rok vydání: | 2009 |
Předmět: | |
Zdroj: | Lapurdum. :81-87 |
ISSN: | 1965-0655 1273-3830 |
DOI: | 10.4000/lapurdum.1997 |
Popis: | Bigarren gerlatik landa idatziak izan dira Euskal Literaturaren Historiari buruzko lehen saio orokorrrak (K. Michelena, Historia de la literatura vasca, 1958, etb.), Historia literarioaren idatz-arauen arabera.. XX-garren mendeko bigarren partean, euskal literaturaren historia egileek Europako herrialde guzietan erabilia zen ohizko eredu nazionala erakarri dute euskal eremura. Estrukturalisten garaian historia literarioari egin zitzaizkion kritikak eta ordutik hona izan diren berriztapen metodologikoak euskal literaturari egokitu zituzten hemengo autore gehienek (I. Sarasola, Euskal literaturaren historia, 1971 / Historia social de la literatura vasca, 1976 ; J.M. Torrealdai, Euskal idazleak gaur, Historia social de la lengua y de la literatura vascas, 1977). Geroztik, I. Aldekoa (Historia de la literatura vasca -2004- ; Euskal literaturaren historia -2008), J. Kortazar (Euskal literatura XX-garren mendean, 2003) eta M.J. Olaziregi (Euskal eleberriaren historia, 2002) bezalako ikerleek Historia literarioaren ohizko metodologiari gehitu diote giza zientziek eta testugintzak egin duten ekarpen zientifikoa. Bestalde, ikerle horiek euskal literaturaren historia berritu dute kontutan hartuz azken hogeitahamar urte hauetan agertu diren obra nagusiak (B. Atxaga, R. Saizarbitoria, etb.) baita ere agerian emanez euskarazko sorkuntza literario mailan obra horiek eragin duten aldaketa paragabea. |
Databáze: | OpenAIRE |
Externí odkaz: |