Lipdub-ak, gizarte-lorpenak erdiesteko lanabes gisara. Quebec, AEB, Katalunia eta Euskal Herrian egindako lau kasu paradigmatikoen azterketa

Autor: Txema Ramírez de la Piscina Martínez
Jazyk: angličtina
Rok vydání: 2013
Předmět:
Zdroj: Revista Latina de Comunicación Social, Vol 68, Iss 967-997, Pp 055-088 (2013)
ISSN: 1138-5820
Popis: Artikulu honek laburbiltzen ditu egileak egindako ikerketa baten emaitzak. Berton, lipdub-en fenomenoa aztertu da; zehatzago esanda, nolatan gizarte mugimenduek erabili dezaketen tresna hau gizartean eragin handiagoa lortzeko bidean. Azterketa honetan, autoreak Youtuben inpaktu handia izan duten lau adibide esanguratsu aztertu ditu: “I gotta feeling-UQAM”, Quebec-eko Komunikazioko ikasleek egindakoak (2012ko urtarrilean Internet-en bisita gehien zituen bideoa zen); “The Grand Rapids” (lipdub honek eguneko bisita kopururik handiena zuen orduan); “Lipdub Independència” (lipdub honek orduan lortu zuen parte-hartzaile gehien izatearen mundu-marka, 5.771 pertsonekin) eta, azkenik, “Lipdub Kukutza”, Euskal Herrian egindako tipo honetako bideoen artean bisita gehien zituena. Lan honek azpimarratzen du lipdub-ak gizarte mugimenduentzat lanabes garrantzitsuak izan daitezkeela, batetik masa-hedabideetan nagusi diren joerei aurre egiteko eta, bestetik, mugimenduei beraiei komunikabideek sarritan ezartzen dieten ikusezintasuna gainditu ahal izateko.
Databáze: OpenAIRE