Herri barrez: Umore bidezko euskal nazioaren eraketa prozesua
Autor: | Anduaga Berrotaran, Uxoa |
---|---|
Přispěvatelé: | Mateos González, Socorro |
Jazyk: | Basque |
Rok vydání: | 2017 |
Předmět: | |
Zdroj: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación instname |
Popis: | 830 p. Tesi honek umoreak euskal nazioaren eraketan duen rol politikoa aztertzen du. Horretarako, batetik, marko teorikoan umorea mediazio lez izan da definitua (Barbero,1991 ) haustura, distantzia eta gozamena identifikatuz haren ezaugarri orokor gisa. Bestetik, ikuspegi modernistari helduz, ordenu soziopolitikoa gauzatzeko diskurtso moduan ulertu da nazioa, zeina irudikapenen bidez (ere) (Anderson,1993) performatzen dela (Butler, 2001, 2009) ikusi den. Azken ideia horretatik abiatuz nazioa nukleo irudikatu multipolar gisa definitu da. Marko teorikoan aipatutakoa aintzat izanik, beraz, honela geratu da zehaztua iker objektua: umore prozesu (up) euskal etniko auto-erreferentzialen mediazioa euskal nazioaren nukleo irudikatu multipolarrean. Mediazio prozesuaren azterketa gauzatzeko metodología kualitatiboa erabili da, sakoneko elkarrizketak, behaketa parte hartzailea eta ikus entzunezkoen analisia izan direlarik erabili diren teknika nagusiak. Bildutako datuak diskurtsoen analisiaren bidez aztertu dira eta horietatik ateratako emaitzak hiru mailatan sailkatu dira. Aurrenekoan, hausturan, up euskal etnikoek igortzen dituzten diskurtsoak nolakoak diren zehaztu da. Bigarrenean, distantzian, diskurtso horiek zer nolako euskal nazioaren nukleo irudikatu multipolarra eraikitzen duten argitu da. Eta hirugarrenean, gozamena, diskurtso desberdinen arteko botere-harremanak kontuan izanik horien artikulazio eta kudeaketak espazio publikoan nolakoak diren azaldu da. Hiru urratsek emandako informazioa kontuan izanik, finean, umorearen bidez nola eta nolako euskal nazioa eraikitzen den argitu da ondorioetan, umorearen rol politikoa (mediazioa) azaldua geratu delarik. |
Databáze: | OpenAIRE |
Externí odkaz: |