Erizainaren esku-hartzeak haurraren elikaduran, helduaroko osteoporosia prebenitzeko
Autor: | Artola Aguirresarobe, Maialen |
---|---|
Přispěvatelé: | Asurabarrena Iraola, Carmen, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, Grado en Enfermería |
Jazyk: | Basque |
Rok vydání: | 2022 |
Předmět: | |
Zdroj: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación Universidad de Alicante (UA) |
Popis: | SARRERA. Osteoporosia hezur-masaren murrizketa zein hezur-ehunaren mikro- arkitekturaren narriadura ezaugarri duen eta haren hauskortasuna areagotzen duen gaixotasun sistemikoa da. Osteoporosia izateko arriskua, %60an faktore genetikoei dagokie eta %40an faktore hormonal, fisiologiko eta bizimodu erari. Gaixotasun hau tratatzeko estrategiarik onena ordea prebentzioa da, bizitzaren lehenengo etapetatik hasita landu behar dena. HELBURUA. Helduen osteoporosia prebenitzeko, erizainak haurraren elikaduran duen esku-hartzea aztertzea. METODOLOGIA. Errebisio bibliografikoa egin da. Horretarako, Pubmed, Biblioteca Virtual de la Salud (BVS), Cochrane eta Dialnet datu-baseak erabili dira. Honez gain, informazio gehiago lortzeko, gaiarekin erlazio zuzena duten web-orriak kontsultatu dira. Honela, lanerako erabilgarriak izan diren 39 dokumentu lortu dira. EMAITZAK. Hezurra proteina eta mineralez osaturiko egitura bizia da, etengabe suntsitzen eta ordezten dena. Hezur-masaren gailurra (HMG) bizitzaren hirugarren hamarkada hasieran lortzen den eskeletoaren dentsitate totala da. Beraz, nerabeak dira hezur-masaren determinatzaile aldagarrien bidez hezurren eskurapena eta kontserbazioa hobetzeko azken aukera. Horretarako, erizaina biztanleriaren eta osasun- sistemaren arteko lotura izango da, haurrei bai familiei nutrizio-heziketaren programa eskaintzeko, otorduen jarraipena egiteko eta elikagaien garrantzia ikuskatzeko. EZTABAIDA. Haurtzaroa, osteoporosia saihesteko lehen urratsa da. Bereziki, kaltzioaren eta D bitaminaren kontsumoaz gain, dieta mediterraneoa gomendatzen da hezurren hazkuntza osasuntsurako. Eztabaida, gomendio kopuru zehatzean eta landare produktuen eraginkortasunean dago. Bestalde, erizainaren rolaren garrantzia argia bada ere, hauen egitekoak zehazteko daude. ONDORIOAK. Haurrek elikadura osasuntsua eramatearen garrantzia ikusi da, eguneroko produktu orekatu baten kontsumoak, etorkizunera begira, Hezur-masaren dentsitatean (HMD) eragiten baitu. Era berean, erizainaren rola etorkizuneko gaixotasunak prebenitzeko pilare nagusia izanik, arlo hau gehiago ikertzeko, ikerketa- irizpideen estandarizazioa garrantzitsua dela ikusi da. |
Databáze: | OpenAIRE |
Externí odkaz: |