Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu. Hizkuntzen garapena eta erabilera aztergai

Autor: Diaz de Gereñu Lasaga, Leire, Manterola Garate, Ibon, García Azkoaga, Inés María
Jazyk: Spanish; Castilian
Rok vydání: 2021
Předmět:
Zdroj: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
instname
Popis: 303 p. Euskara oinarri eta elebitasuna helburu. Hori da, hain zuzen, liburu honetan biltzen diren lanen abiapuntua eta xedea: euskara eleaniztasunaren erdigunean jartzea. Eleaniztasuna euskal gizarteko errealitate bihurtu da eta termino arrunt bilakatu zaigu azken urteotan. Besterik da eleaniztasun hori nola irudikatzen den, hizkuntzen arteko indar desorekak kontuan hartzen diren eta zein helbururekin sustatzen den. Izan ere, garai batean hiztun “on” bakartzat jotzen zen hiztun elebakarra. Baina euskara hizkuntza gutxitua aintzat hartzen zuen elebitasunaren ikerketek aurreiritzi horiek gainditzen lagundu zuten. Egun, eszenatoki berria den eleaniztasunak erronka berriak ekarri ditu, baina hein batean zaharrak agerrarazi ere bai. Horregatik, egin den ibilbidea gogoratzea ariketa beharrezko bezain baliagarria zaigu eleaniztasuna ulertzerakoan eta kudeatzerakoan irizpide eta helburu egokiak finka daitezen. Liburu hau ikerketa askoren lagin bilduma da, modu batera edo bestera Itziar Idiazabalen ibilbide akademiko eta ikertzaile luzean gurutzatutako adituek egina. Irakurleak, 70-80ko hamarkadan Euskal Herrian psikolinguistikako lanekin elebitasuna ikertzeari nolatan ekin zitzaion ezagutzeko aukera izango du, Hamburgeko J. Meiselekiko lankidetzan. Handik laster nola jarraitu zioten didaktika arloko ikerketek, eta gerora, hizkuntza-aniztasuna eta bereziki hizkuntza gutxituen biziberritze-gurariak bultzatuta, soziolinguistikaren eremuari erreparatzeko beharra nola etorri zen. Edozein izan delarik iker-arloa, hizkuntza gutxituetan ardaztutako irizpideak eta etengabeko ikerketa izan dira iparrorratza hemen partekatutako bidean. Ibilbide hori irudikatzen duten hamalau lan lau ataletan bildu dira: eleaniztunen jabekuntza-prozesua, euskara ardatz duen hizkuntzen ingeniaritza didaktikoa, irakasleen prestakuntza eta hizkuntza-kooperazioa. Eszenatoki hau eraikitzen lagundu duten Jean-Paul Bronckarten eta Joaquim Dolzen parte hartzea aipatzekoa da bilduma honetan. Horiekin batera, UPV/EHUko ELEBILAB ikertaldean eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedran partaide diren edo izan diren ikertzaileen lanak aurkituko ditu irakurleak ikerketa lorpenen erakusgarri, UEUrekiko lankidetzan.
Databáze: OpenAIRE