Geologia bizirik. GeoBizirik.org

Autor: Alonso Olazabal, Ainhoa, Apellaniz, Estibaliz, Apraiz Atucha, Arturo, Aranburu Artano, Arantza, Arostegi, Javier, Baceta Caballero, Juan Ignacio, Bernaola, Gilen, García, García, Gil Crespo, Pedro Pablo, Irabien, Mª Jesús, Martin, Maite, Mendia, Miren, Morales, Tomas, Murelaga Bereicua, Javier, Ortega, Luis Angel, Pascual, Ana, Pizarro Sanz, José Luis, Puelles, Pablo, Uriarte, Jesús, Urtiaga Greaves, Miren Karmele, Zuluaga Ibargallartu, María Cruz
Rok vydání: 2011
Předmět:
Zdroj: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
instname
Popis: Geologia Lurra aztertzen duen zientzia da: lurraren osaera, egitura eta jatorria, eta bai arroketan aztarnak utzi dituzten iraganeko edo gaur egungo gertaerak ere. Baina, zergatik du gizarteak geologoen beharra? Hona hemen zenbait arrazoi: - Geologoek lurrazalari eta lurpeari buruzko informazioa bildu, eta interpretatu egiten dute. Informazio horrek guztiak ahalbidetzen du planetaren iraganeko historia, Lurrean aurreikus daitezkeen aldaketak eta gure planetak Eguzki-sistemarekin duen harremana finkatzea. - Gizarteak beharrezkoak ditu baliabide naturalak (metalikoak, ez-metalikoak, ura eta erregai fosilak). Geologoen parte-hartzea erabakigarria da hobi berriak aurkitzeko eta ingurumena zaintzen duten baliabide naturalen ustiapen eta kudeaketarako irizpideak ezartzeko. - Kartografia geologikoen bidez arrisku-eremuak identifikatu eta lurzoruaren erabilerak mugatzen dira. Geologoak beharrezkoak dira, beraz, lurraldearen planifikaziorako eta garapen iraunkorrerako estrategiak garatzeko. - Geologiaren ezagutzak eta informazio geologikoaren erabilera egokiak laguntzen dute bizitzak salbatzen eta lurrikarak, tsunamiak, erupzio bolkanikoak, uholdeak eta lurjausiak bezalako katastrofe naturalek eragindako diru-galerak murrizten. Halaber laguntzen dute eraikuntza-proiektuak, herri-lanak eta abar garatzen ere. Proposatutako jardueren bitartez, Zientzia Geologikoen adar desberdinen oinarrizko zenbait alderdi ezagutzera eman nahi ditugu. Horretarako, lau saio antolatu ditugu Paleontologia, Mineralogia, Petrologia eta Tektonika arloetan murgiltzeko.
Databáze: OpenAIRE