Euskararen irakaskuntza baliabideak: iritzi-artikulua lantzeko Sekuentzia Didaktikoa
Autor: | Bazterrica Loyarte, Nerea |
---|---|
Přispěvatelé: | Diaz de Gereñu Lasaga, Leire, F. LETRAS, LETREN F., Grado en Estudios Vascos |
Rok vydání: | 2017 |
Předmět: | |
Zdroj: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación instname |
Popis: | Hizkuntzen curriculum diseinuak, 90eko hamarkadatik, hizkuntzen irakaskuntza testu errealetan oinarrituz garatu behar dela zehazten du. Alabaina, testu-liburuen praktika errealean ez da aldaketa metodologiko handirik sumatzen, gramatikan oinarritutako irakaskuntza baita nagusi (Ibarra, 2012). Irakaskuntza gramatikan oinarritzearen ondorioz, hizkuntzaren lanketa ezagutzaren alorrera lerratzen da, komunikazio egoeren erabilerara baino gehiago. Halere, hizkuntzaren ikuspegi komunikatibotik, egunerokotasunean testuak oinarri ditugun heinean, hizkuntzaren irakaskuntzak praktika sozialetan darabiltzagun testuak behar lituzke ardatz (Larringan, 2009). Horrela, gramatika testu-generoen irakaskuntzaren arabera irakastea proposatuko litzateke(Idiazabal, 2008). Egunerokotasuneko komunikazioan, testu heterogeneotasuna dela eta, hizkuntzaren irakaskuntzarako jardunbideak hautatzea zail gerta daiteke. Dolz&Schneuwlyri (1997) jarraiki, heterogeneotasun hau bost erabilera-eremu sozialetan sailka daiteke. Erabilera-eremu sozial horietako bat dugu argudiaketarena. Argudiaketari dagokionean, eskola curriculumetan ‒inplizituki bederen‒ hau landu beharra azaltzen da, baina, irakaskuntzan hori gauzatzea, ez da erraz gertatzen. Besteak beste, argudiaketaren irakaskuntzak arazo pedagogikoak sor ditzake: batetik, ikasleak eztabaidan sartzea onartzen du gizarteak?; bestetik, argudiaketa iskanbila edo istilu iturri izan daiteke; eta azkenik, etikoki onargarria da hartzailea konbentzitzeko teknikak ikasleei irakastea? (Camps&Dolz, 1995). Arazoak arazo, argudiatzea heziketa etiko zein kritikoaren bitarteko nagusia eta ahozko nahiz idatzizko espresioaren baliabide funtsezkoa den heinean, ezinbestekoa da honen irakaskuntza (Ibid.). Honen harira, lan honen helburua argudio testu-generoa oinarri hartuz, ‒iritzi artikuluak, zehazki‒, Sekuentzia Didaktikoaren metodologian trebatzea izan da. Argudiaketaren irakaskuntzaz den bezainbatean, lana elkarren osagarri diren bi atal nagusitan banatu da. Alde batetik, atal teorikoan, argudiatzeak irakaskuntzan duen tokia zehaztearekin bat, testuen eta testu-generoen gogoeta eskaintzen da; irakaskuntzak izan duen oinarri gramatikaletik testualerako aldaketan zentratuz. Honela, testu-generoa irakats unitatetzat hartzearekin bat, argudio testuei berezko zaizkien ezaugarri diskurtsibo eta linguistikoak bildu dira; eta azkenik, Sekuentzia Didaktikoaren metodologia zehaztu da. Bestalde, atal praktikoan, iritzi-artikuluak lantzeko Sekuentzia Didaktikoa diseinatu da. Horretarako, DBHko bigarren mailako zenbait ikaslek, ekoizpen egoera jakina abiapuntu, sortu dituzten testuak aztertu dira. Ondoren, gaitasun eta gabeziak definituta, ikasleen gabezia nagusiei aurre egiteko moduluak prestatu dira. Segidan, moduluetan landutako edukiak aintzat hartuz, kontrol zerrenda osatu da. Kontrol- zerrendan, behin moduluak jorratuta, ikasleek lortu behar lituzketen ezagutzak bildu dira. Azkenik, lanean ateratako ondorioei egin zaie tarte. |
Databáze: | OpenAIRE |
Externí odkaz: |