Denboraren aztarnak aizkorriko paisaian

Autor: Martínez de Guereñu González, Xabier
Přispěvatelé: Aramburu Artano, Arantza, Uriarte Goti, Jesús Ángel
Jazyk: Basque
Rok vydání: 2018
Zdroj: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
instname
Popis: 65 p.: il. Aizkorriko mendikateak eta Urbiako zelaiek eremu karstiko bat osatzen dute. 1000 metrotik gorako toki baztertua izan arren, Araba eta Gipuzkoa nahiz Espainia eta Frantzia arteko erlazioak eta trukeak suspertzea eta ekonomia aberastea lortu du historian zehar. Hain berezia eta garrantzitsua izanik Euskal Herriko natura-kultura erlazioan, lan honen helburua Aizkorriko paisaiaren jatorria eta gaur egun arte pairatutako eboluzioa azaltzea izan da. Historia geologikoaren bitartez, material bakoitzaren kokapenaren zergatia aztertu da. Tektonikak eragindako indarren bitartez, Aizkorriko erliebearen erliebea. Azkenik, gaur egungo faktoreen eragina aztertu da Aizkorriko paisaian: klimak, grabitateak, urak (gainazalekoak zein lurpekoak), landaretzak, giza-jarduerek... izugarri baldintzatzen dute Aizkorrin sortzen diren forma berriak. Adibide batzuk metakin kolubialak, sistema flubialak, karstak sortutako forma exokarstiko eta endokarstikoak, Urbiako zelaien kokapenaren zergatia, artzaintza jarduerak... dira, hurrenez hurren. Azkenik, hipotesi posibleak dituzten galdera batzuk sorrarazi dira: San Adrianeko tunela Urbiako isurbidea delarena, adibidez, edo Urbiako karstifikazio prozesua zelaien ordez pagadiak zeudenean bortitzagoa zelarena. Beste bat ordea, erantzunik gabe geratu da: kareharri berak Aizkorriko paisaian dituen erliebe ezberdintasunen zergatia.
Databáze: OpenAIRE