Infartuaren lehen eta bigarren mailako prebentziorako ariketa fisiko programen arteko desberdintasun metodologikoak

Autor: Errarte Gamiz, Aitor
Přispěvatelé: Iturriaga Madariaga, Gorka, F. ACTIVIDAD FISICA Y DEPORTE, JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZIEN F., Grado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
Jazyk: Basque
Rok vydání: 2022
Předmět:
Zdroj: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
instname
Popis: 54 p. : il. -- Bibliogr.: p. 50-54 Mundu mailan geroz eta altuagoa da sedentarismo eta obesitatearen maila, horrek gaixotasun kardiobaskularretan dakarren ondorio larriekin batera. Miokardioko infartua gaitz horien agerpen ohikoena da, eta pertsona kaltetuenen artean bi profil tipiko bereizi ditzakegu. Batetik, infartua pairatu duten pertsonak daude, bigarren mailako prebentzio lana egin behar dutenak gertaera berriro ez jasateko. Kasu honetan bihotz errehabilitazio programek indarra hartzen dute, tradizionalki kasu hauetan gehien landu izan direlako. Bestetik, arrisku kardiobaskular faktoredun pertsonak daude, infartua sufritu ez dutenak, hain zuzen ere lehen mailako prebentzioa burutu beharko luketenak gertaera saihesteko. Bi kasu horietan prebentzio lana sustatzeko jarduera fisiko erregularra burutzea da gaur egun dagoen armarik onenetarikoa, onura ugari aurkeztuz. Lan hori aurrera eramateko, jarduera fisikoaren profesionalaren papera errehabilitazio programa hauetan ezinbestekoa da, ariketa fisikoko saioak diseinatu eta gainbegiratzeko. Gainera, badaude hainbat elementu metodologiko kontuan hartu behar direnak eta bi profilen artean aldakorrak direnak lan honetan aurkezten diren bi profil horien artean. Lan honen helburua, beraz, infartuaren lehen mailako eta bigarren mailako prebentziorako 16 asteko ariketa fisiko programak proposatzea da, ebidentzia zientifikoan oinarrituta, jarduera fisikoaren profesionalak kontuan eduki behar dituen elementu metodologikoak aurkeztuz eta haien artean konparatuz, desberdintasun nagusiak aztertzen. Horretarako, lehenik eta behin marko teorikoan infartua, bihotz errehabilitazioa eta ariketa fisikoaren inguruko ebidentzia zientifikoa aztertuko da.
Databáze: OpenAIRE