Kirol Hezkuntza modeloa eta kin ball-a uztartuz
Autor: | Larrea Beracoechea, Alazne |
---|---|
Přispěvatelé: | Urrutia Gutiérrez, Saioa, E.U. MAGISTERIO -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO IRAKASLEEN U.E., Grado en Educación Primaria, Lehen Hezkuntzako Gradua |
Jazyk: | Basque |
Rok vydání: | 2021 |
Zdroj: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación instname |
Popis: | 34 p. -- Bibliogr.: p. 23-24 Gradu amaierako lan honen bitartez, Lehen Hezkuntzako ikasgela batean integrazio maila altuago bat lortzea lortu nahi da. Ikasgela hortako ikasle baztertuak haien taldearen parte sentitzea lortu nahi da, honela bazterkeriari aurre eginez. Horretarako, Kin Ball kirola erabiliko da, Kirol Hezkuntza Modeloaren oinarriak jarraituz. Kin Ball kirolaren aukeraketa kirol alternatiboa izateari dagokio, ikasleek aurrezagutzarik ez baitute kirol honekiko eta hasiera batean ikasle guztiak maila berean hasiko direlako, honela maila aldetik ezberdintasunik egon gabe. Modu honetan, ikasleek kirola ez gorrotatzea lortu nahi da, talde lanean jardunez eta kirolaren edozein alderditan laguntzea iritsiz. Hau honela, kirol eta modelo hauek erabilita, ikasleen autoestimua igotzea eta haien burua ikastaldean bat gehiago bezala ikustea lortu nahi da. Saioak aurrera eraman ondoren, galdetegi bat pasako zaie ikasleei, bertan hasieran finkatutako helburuak lortu diren bermatzeko eta erabilitako modeloa eta kirola egokiak izan diren zehazteko. Lanaren antolaketari dagokionez, hasteko, Kin Ball-a eta Kirol Hezkuntza Modeloa zer diren azalduko da, hauen definizioa emanez eta dituzten ezaugarriak zehaztuz. Ondoren, erabilitako metodologiaren azalpena emango da, non hartutako laginaren deskribapena eta helburua lortzeko erabili den unitate didaktikoa eta ikasleei banatutako galdetegia agertuko diren. Helburuak lortu diren ikusteko, galdetegien emaitzak atxikituko dira, haien hausnarketa eta ondorioekin jarraituz. Eta azkenik, lana egiteko erabili den bibliografia atxikitu da. |
Databáze: | OpenAIRE |
Externí odkaz: |