Zentsura ikerketak gaur egun. Aplikazioa euskal literaturan
Autor: | Elizalde, Amaia |
---|---|
Přispěvatelé: | Centre de recherche sur la langue et les textes basques (IKER), Université de Pau et des Pays de l'Adour (UPPA)-Université Bordeaux Montaigne-Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS), Fontes Linguae Vasconum: Studia et Documenta, Rabaud, Julien |
Jazyk: | Basque |
Rok vydání: | 2019 |
Předmět: | |
Zdroj: | FLV Nazioarteko Biltzarra, 50 urte: metodo eta joera berriak (euskal) hizkuntzalaritzan. FLV Nazioarteko Biltzarra, 50 urte: metodo eta joera berriak (euskal) hizkuntzalaritzan., Fontes Linguae Vasconum: Studia et Documenta, Mar 2019, Iruñea, Espainia |
Popis: | International audience; Hamarkada pare bat igaro da Joan Mari Torrealdaik euskal literatura eta zentsuraren inguruko lehen lanak argitaratu zituenetik. Lan horiek francopeko erregimenaren aparatu zentsore instituzionalaren jardunari erreparatu zioten, Manuel Luis Abellán eta Maria Josepa Gallofré i Virgilik gaztelaniaz eta katalanez idatzitako literaturaren gainean egindako azterketa garaikideen ikuspegiaren ildotik. Orduz geroztik, zentsuraren gaineko teoriak nazioartean garapen nabarmena izan duen arren, euskal eremuan oso urriak izan dira zentsura ikasketen arloko ekarpen teoriko orokorrak, bai eta euskal literaturaren esparru zehatzera egindakoak ere. Frakismoarekin hasi zen euskal literatur eremuko zentsura? Francopeko garaian zein zen erbesteko eta Ipar Euskal Herriko egoera zentsorea? Zein izan zen itzulpengintzaren rola? Zein eragin izan zuen zentsurak euskaldunon ondare sinbolikoan? Eta klasikoen irakurketan? Galdera horiek guztiak erantzuteko, eta zentsura ikasketen berritze teorikorako beharra atzematearekin batera, iker eremu honek euskal literaturarekiko harremanean irekitzen dituen lerroak arakatzeari ekin zaio berriki. |
Databáze: | OpenAIRE |
Externí odkaz: |