Hizkuntza isolatuak

Autor: Gartzia Etxaluze, Maddi
Přispěvatelé: Laka Mugarza, Itziar, F. LETRAS, LETREN F., Grado en Estudios Vascos, Euskal Ikasketetako Gradua
Rok vydání: 2016
Předmět:
Zdroj: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
instname
Popis: Lan honetan hizkuntza isolatuen inguruko ikuspegi orokor bat eskaintzen dut. Hizkuntza isolatua izatea zer den zehaztetik hasi eta munduko hizkuntza isolatu ezagunenekin egin diren zenbait ikerketa aipatzen ditut. Kontzeptua zehazteko,gaian aditua den Campbell hizkuntzalariaren 2011.eko“ La investigación histórica de las lenguas aisladas, o ¿es raro el vasco?” artikulua hartu dut ardatz. Ethnologuek (2015) aipatzen dituen bizirik dauden munduko hizkuntza isolatuak kontinenteka aurkezten ditut taula batean. Ondoren, hizkuntza isolatuen inguruko oinarrizko nozioak ematenditut. Hizkuntza isolatu ezagunenenei buruzko zenbait ikerketa aipatzen ditut eta horien isolatutasunaren arrazoiak aztertzen ditut. Eztabaidatzen ditudan ikerketa guztiak, metodo konparatzailea erabiliaz hizkuntza isolatuei senideak bilatzeko egin diren saiakerak dira. Lehenengo, japoniar irletan hitz egiten den ainu hizkuntza izango dut mintzagai, Patrie (1982) eta Shib atani (1990) lanetan oinarrituz. Ainu hizkuntzaren jatorri genetikoaren inguruan hipotesi indo-europera ( hemendik aurrera IE), austroasiera, paleosiberikoa eta hipotesi altaikoa aipatzen ditut, hurrenez hurren. Bigarren, Pakistan iparral dean hitz egiten den burushaski hizkuntzaren inguruko informazioa aurkeztuko dut, Alonso de la Fuente (2006) iturri gisa erabilita. Besteak beste, burushaskiren senideak dene-kaukasiera hizkuntza familia eta IE ote diren defendatzen duten hipotesiak aztertuko ditut. Atal honetako hirugarren puntuan, sortu berriak diren hizkuntza batzuez dihardut. Besteak beste pidgin eta kreoleren inguruan, bai eta Nikaraguako keinu hizkuntzaren inguruan mintzo naiz. Asmatutako hizkuntzak diren heinean, isolatu talde berezi bat osatzen dute. Nikaraguako keinu hizkuntzaren gaineko informazioa Ann Senghas hizkuntzalariaren 1995 eta 2004ko artikuluetatik hartu dut, bera baita gai honetan aditua eta azkeneko urteetan keinu hizkuntzen inguruko ikerketak egiten ibili dena. Laugarren atalerako, euskara hartu dutardatz. Gure hizkuntza denez, atal oso bat eskaini nahi izan diot, euskararen isolatutasunaren inguruan egon diren ikerketak eta eztabaidak bilduz. Horretarako Trask (1995) lanean oinarritu naiz. Hurrenez hurren, Venneman (1994) hizkuntzalariak garatutako “europera zaharra”-ren hipotesia, baskoiberismoarena, Afrika iparraldeko hizkuntzen hipotesia, Kaukasoko hizkuntzena eta euskara eta Akitaniera senideak direla defendatzen duen hipotesia aipatzen ditut. Amaitzeko, ainu, burushaski eta euskarari senideak bilatzeko egin diren ikerketa edota saiakeretan erabilitako metodo konparatzaileaz egin den erabilera eztabaidatzen dut. Hizkuntza isolatu hauei ahaideak bilatzeko saiakerak ugari izan arren, metodo konparatzailea gaizki erabili izan dela argudiatzen dut, eta beraz, momentuz bai ainuak, bai burushaskiak, bai euskarak isolatu jarraitzen dutela defendatzen dut. Hala ere, berriro Campbel (2011) artikuluan oinarrituz, hizkuntza isolatu hau ei senideak bilatzea ezinezkoa ez dela deritzot, baldin eta metodoak behar bezala erabiltzen badira.
Databáze: OpenAIRE