Zilar nanopartikulen sintesia eta hauen erabilpena kaltzio determinatzeko irudi digital bidezko analisian

Autor: Irastorza Apaolaza, Sara
Přispěvatelé: Ostra Beldarrain, Miren, Vidal Postigo, Maider, F. CIENCIAS QUIMICAS, KIMIKA ZIENTZIEN F., Kimikako Gradua, Grado en Química
Jazyk: Basque
Rok vydání: 2021
Předmět:
Zdroj: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
instname
Popis: Lan honen helburu nagusia kaltzioaren determinazioa burutzeko metodo bat garatzea da. Horretarako bi metodo proposatzen dira, bata Ultramore-Ikusgai espektroskopia bidezkoa eta, bestea, irudi digitalen analisi bidezkoa. Kaltzioa determinatzeko, honen determinazio kolorimetrikoa egin da, zilar nanopartikula, zisteina eta kaltzioaren arteko erreakzioan oinarrituz. Horretarako zilar nanopartikulak modu desberdinetara sintetizatu eta karakterizatu dira, propietate fisiki-kimikoak aztertzeko eta sintesi egokiena aukeratzeko. Irudi digitalen analisian lortutako datuen tratamendua MADDI softwarea erabiliz egin da. Ultramore-Ikusgai espektroskopiarekin kaltzioa determinatzeko metodo preziso baina ez haiz zehatz bat garatu da. Irudi digitalen analisi bidez, ordea, proposatutako metodoa ez da guztiz ona izan.
Databáze: OpenAIRE