Hemofiliaren autotratamenduaren azalpena ikus-entzunezko baten bitartez
Autor: | Reguillaga Yubero, Laida |
---|---|
Přispěvatelé: | Barandiaran Lasa, María Teresa, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, Grado en Enfermería |
Rok vydání: | 2021 |
Předmět: | |
Zdroj: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación instname |
Popis: | Hemofilia gaixotasun kroniko eta genetikoa da, zeinetan VIII. edo IX. koagulazio faktorearen defizit edo gabezia dagoen, A eta B hemofiliak deritzenak. Orain arte sendaezina den eritasuna izanik ere, aurrerapen medikoek biziraupen handiagoa eta bizi-kalitate hobea ahalbidetu dute hemofilia garatzen dutenen artean. Tratamenduaren zati nagusiena norberak etxean egin beharreko auto ziztada da, horregatik, ezinbestekoa da erizainak prozedura konplexu hau gaixo nahiz familiartekoei pausoz pauso azaltzea. Helburua: ASHEGUI elkartearekin batera, ikus-entzunezko baten sorkuntza lana, hemofiliaren autotratamendua, zain bidetik nahiz port-a-cath-aren azalpena emanez. Metodologia: proiektuan zehar burututako bilera desberdinetan informazioa pilatzeaz gain, lan idatzi hau garatzeko oinarrizkoak izan diren hainbat bilaketa bibliografiko egin dira osasun datu base elektronikoetan, DecS, MeSH eta hitz gakoetaz baliatuz eta filtroak ezarriz. Ekintzak eta emaitzak: proiektuan zehar, ASHEGUI elkartearekin, hematologoarekin, erizainekin eta ikus-entzunezkoa egiten lagundu diguten partaideekin hainbat topaketa izan ditugu, lanaren jarraipena egiteko eta informazioa lortzeko. Bestalde, bi bideo didaktiko egin dira difusio jarduera bezala, bi teknikak bereiztuz, zaineko ziztada eta erreserborio bidezko administrazioa, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Horretarako bideo lanetan adituak diren pertsonen laguntza behar izan dugu. Gogoeta: gradu amaierako lan honek gaitasun desberdinak garatzea eta zenbait gaien inguruan hausnartzera bultzatzea lortu du. Erizainaren esku hartzea funtsezkoa iruditzen zait gaixo hemofilikoei eman beharreko osasun hezkuntza alorrean, pazienteei prestakuntza emateko behar diren ezagutzak izateaz gain, autotratamenduan edo gaixotasunaren inguruan sor daitezkeen zalantzak nahiz zailtasunak argitzeko prest egon behar duelako. Gainera, bideo honek garrantzia handia du, hemofilikoak eta haren ingurukoek prozedura ikasi eta zalantzak argitzeko tresna baliagarria izan baitaiteke. |
Databáze: | OpenAIRE |
Externí odkaz: |