Azido linoleiko konjokatua: obesitatearen aurkako irtenbidea ala mehatxua?
Autor: | Miranda Gómez, Jonatan, Lasa Elguezua, Arrate, Simón Magro, Edurne, Churruca Ortega, Itziar |
---|---|
Jazyk: | Basque |
Rok vydání: | 2011 |
Zdroj: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación instname |
Popis: | Obesitatea etengabe nagusitzen doa, bereziki mendebaldeko gizarteetan, eta oraindik ez da aurkitu gaixotasun horren aurkako tratamendu arrakastatsurik. Aukera posibleen artean, azpimagarria da elikagai funtzionalek azken urteotan hartu duten indarra. Elikagai horien osagaietako bat Azido Linoleiko Konjokatua (CLA) da, animalia hausnarkarien haragian eta esne eta esnekietan naturalki dagoen gantz azidoa. 80. hamarkadatik gaur arte ugari izan dira lipido horren inguruan egindako ikerketak eta berari esleitutako efektu onuragarriak. Horrela, frogatu da gantz horrek gorputz-pisua eta gantz-masa erregula ditzakeela, minbizi-sormena ekidin dezakeela eta gaixotasun kardiobaskularren arriskua ere jaitsi dezakeela. In vitro zein esperimentazio-animalietan in vivo eginiko hainbat ikerketak agerian utzi dute CLAk gantz-ehunaren pisua murriz dezakeela gantz-pilaketa inhibituz eta gantzaren oxidazioa suspertuz. Gizakietan lorturiko datuak, ordea, askoz urriagoak dira, ez dira horren erabakiorrak eta emaitz gehiagoren beharra dago. Molekula horren segurtasunaren ildoan ere, emaitza kontrajarriak plazaratu dira eta beraz, ez da oraindik efektu desiragaitz zehatzik azpimarratzen. Dena den, merkaturatu den molekula funtzional baten aurrean egoteak zuhurtasuna eskatzen du, are gehiago oraindik gizakietan aski frogatu diren zenbait efektu egotzi zaizkiolarik eta bere albo ondorioei buruzko datu nahikorik ere ez dagoelarik. |
Databáze: | OpenAIRE |
Externí odkaz: |