Nanoantena plasmonikoak

Autor: Uria Albizuri, Imanol
Přispěvatelé: Zabala Unzalu, Miren Nerea, F. CIENCIA Y TECNOLOGIA, ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA F., Grado en Física, Fisikako Gradua, Zabala, Nerea
Jazyk: Basque
Rok vydání: 2016
Předmět:
Zdroj: Digital.CSIC: Repositorio Institucional del CSIC
Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC)
Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
instname
Digital.CSIC. Repositorio Institucional del CSIC
Popis: Gradu Amaierako Proiektua.
Nanoantena plasmonikoak antena optikoak dira, hau da, irrati-uhin edo mikrouhin-antenen moduan, espazioan hedatzen den erradiazio elektromagnetikoa energia lokalizatu bilakatzen dute eta alderantziz. Hala ere, antena konbentzionalak ez bezala, antena optikoak espektro ikusgaian eta infragorrian propietate erresonanteak dituzten egitura isolatuak dira, eta ez dira zirkuitu elektronikoen bidez elikatzen. Erresonantzia plasmoiak baliatuz, antena hauek eremu elektromagnetikoak konfinatzeko eta indartzeko ahalmen handia dute, aplikazio desberdinetarako oso interesgarriak direlarik, hala nola nanoeskalako mikroskopia eta espektroskopia optikoa, eguzki-energiaren transformazioa, zirkuitu optikoak, sentsoreak... Lan honetan antenarik sinpleena, nanopartikula esferiko metalikoa, aukeratu da antena optikoen oinarrizko propietateak aztertzeko. Kasu honetan adierazpen analitikoak (Mie teoria) erabil daitezke argiaren sakabanaketa deskribatzeko, baina antena asimetrikoagoen kasuan metodo numerikoak erabili behar dira ezinbestean. Bukaeran MNPBEM metodoa erabili da dimero-antena baten jokabidea simulatzeko.
Databáze: OpenAIRE