Hemofiliaren autotratamendua
Autor: | Iturbe Aguinaga, Maddi |
---|---|
Přispěvatelé: | Barandiaran Lasa, María Teresa, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, Grado en Enfermería |
Rok vydání: | 2021 |
Předmět: | |
Zdroj: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación instname |
Popis: | Hemofilia, hainbat koagulazio faktoreren urritasuna edo gabezia ezaugarri nagusitzat dituen, eta X kromosomaren baitan herentziaz transmititzen den koagulazio asaldura da. Plasman faktore hauen urritasuna izateak, koagulatzeko zailtasunak eragiten ditu, eta ondorioz, odol galera eta hemorragiak luzatu egiten dira. Hori dela eta, asaldura honek eragin ditzakeen kalteak murrizte aldera, eta pertsona hauen zein euren ingurukoen bizi kalitatea hobetze aldera, ezinbestekoa da bakoitzari dagokion faktore kontzentratuarekin autotratamendu profilaktikoa modu egoki eta seguruan gauzatzea. Helburua: Proiektu honen helburua, bideo proiektu baten bitartez, ASHEGUI-rekin elkarlanean, hemofiliaren autotratamendua nola gauzatu zehaztea da. Metodologia: PIO egituran oinarrituz, hainbat bilaketa gauzatu dira osasun zientzietako zenbait datu basetan. Bestalde, hemofilian adituak diren hainbat elkarte eta web orrietako informazioa ere erabili da. Proiektuaren garapena: Proiektuaren garapenerako, lehenbizi hainbat jardunaldi eta informazio bileretan parte hartu da, hemofiliari dagozkion eduki teorikoak eta honek pertsonarengan zein bere ingurukoengan duen eragina gertutik ezagutzeko. Jarraian, hemofiliaren autotratamendua lantzeko, hainbat bilera eta tailerretan parte hartu da. Behin hori gauzatuta, bideo proiektuaren antolakuntza bilerak, grabazioa eta edizioa gauzatu dira. Gogoetazko jarduna: Horrelako proiektu batean hasieratik amaiera arte parte hartzea, oso aberasgarria izan da niretzat. Izan ere, proiektuen gestioa, antolakuntza, eta talde kideen arteko koordinazioaren inguruko ikaskuntza prozesua izan baita. Bestalde, hemofiliaz, eta honek historian zehar, zein gaur egungo gizartean, pertsonarengan eta honen ingurukoengan duen eraginaz ohartarazten eta ikasten lagundu dit. Hori dela eta, esan dezaket horrelako proiektuak garrantzitsuak direla, asaldura hau pairatzen duten pertsonek osasun hezkuntzarako baliabideak izan ditzaten, eta hemofilia ezagutzera eraman dadin. |
Databáze: | OpenAIRE |
Externí odkaz: |