Merkatua Groseko auzoan. Donostia (Gipuzkoa): merkatu plaza, mediateka eta etxebizitzak bateratzen dituen eraikin hibridoa

Autor: De Simón Irigoyen, Martina
Přispěvatelé: Lizundia Uranga, Iñigo, Puldain Huarte, Javier
Jazyk: Basque
Rok vydání: 2020
Předmět:
Zdroj: Addi: Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
Universidad del País Vasco
Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
instname
Popis: ERAIKIN EREDUA Zentro hibrido honek etxebizitza, merkatu eta kultur-etxe funtzioak beteko ditu. Zirkulazioan zentratu eta egunerokotasunaren espazioak, kulturaren espazioak eta espazio domestikoak bateratuko ditu, bertako nukleoarekin sinergiak sortzeko helburuarekin. Kalifikazio ezberdina duten espazioen arteko hartu-emanak sortzea bilatzen da, erabilera eta erabiltzaileen arteko elkarguneak eta kontaktu busualaren bidez, aldi berean garrantzi bereziarekin tratatuko da espazio bakoitzaren izaera. Bolumenek oro har inguruko eragin faktoreei erantzuten die: kaleen zentzuak, argiztapena eta banaketa hiri ehunera egokituz. Eraikinak kale estali bat sortzen du bere barrenean, baina barrurantz begiratzen duen eraikin batetik urrun, permeablea izateko gaitasuna erakusten du. Fatxadaren konposizioak barrualdean gertatzen ari denaren pertzepzioa ahalbidetzen du, hutsarteen errepikapenaz eraikin “garden” bat eginez. MATERIALITATEA. AZAL LAUSOA vs BOLUMEN TRINKOA Bolumen zurrunaren eta azal lausoaren arteko dialektika sortzen da. Hau, espazio bakoitzaren izaeraren isla izateaz gain, azala bolumen zurrun horren zerbitzura agertzen da. Batak bestearen funtzionamendu egokia bermatuko du. Azalean agertzen diren arrakaletan zirkulazioa agertzen da, eta tarteka azal hori altxa egiten da oinezkoentzako aterpeak eskaintzeko, eta hein batean barneko bolumen pisutsua uzten du agerian. Kapa bidezko azala funtzionala ageri da, bolumen trikoa besarkatzen du eta bidea agerian uzten du, aldi berean oinezkoarentzak baliagarria suertatzen da. Hormigoizko zokaloa edukiko du beti lurrarekin kontaktuan eta ondoren zurezko lama tartekatuak azalduko dira. Itxituretako irekiuneekin, leiho eta ateekin, eskala mantendu nahi izan da. Zurezko lamen izaera sasi- gardena baliatuz, kale kotan barnean gertatzen ari denaren berri izateko aukera ematen du, behe oinean merkatuaren izaera irekiaren isla da. Liburutegiaren mailan ordea, argia sarrera neurtzeko oso egokia da. Era berean, urruneko ikuspuntu batetik materialaren bateratasunak izaera finko bat ematen dio, azalaren berezitasunak, eraikin publiko bat izanik, hirian mugarri bat izan dadin bilatzen du. KALEA Eraikinak kale erdi estali bat sortzen du bere barrenean, baina barrurantz begiratzen duen eraikin batetik urrun, permeablea izateko gaitasuna erakusten du, ikuspuntuaren funtzioan, hutsarteen errepikapenak eraikin “garden” bat erakusten dute. Zirkulazio jarrai batek bolumenen konfigurazioa menderatzen du ibilbide bat sortuz. Horrela, bere baitan tolesten den kale baten itsura hartzen du eta erabilera ezberdineko espazioetatik promenade bat eskaintzen du. Jendearen fluxua nagusi duen eraikin honen inguruan pabimentuaren izaerak oinezkoen abiadura ezberdinen araberako mailaketa egin da, norabideaen arabera lerrokatzeaz gain. Mugimendu azkarreko ibilbideetan zoladura gogorra, hormigoi aurrefabrikatutako adokinez osatutako pabimentua erabili da eta aldiz motelago diren ibilbideetan, adokin pisutsuagoa.
Databáze: OpenAIRE