English for SCE 2 Didactic Programme

Autor: Estibariz Milla, Anabell
Přispěvatelé: Garay Ruiz, Urtza, Gordillo, Mertxe
Rok vydání: 2017
Předmět:
Zdroj: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
instname
Popis: Graduondoko proiektu honetan, Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako ikasleentzat zuzenduta dagoen ingelera irakasgaia lantzeko programazio didaktikoa aurkezten da (web orri honetan eskuragarri dago: http://anabellestibariz.wixsite.com/mysite). Hau, arlo ezberdinetan banatzen da: Hasteko, programazio didaktiko hau burutzen den herrialdearen kontestua, marko linguistikoa eta hezkuntza eskaintza aztertzen dira. Bigarrenik, eskolak parte hartzen duen proiektuen azalpen labur bat egiten da. Hirugarren, dokumentu honen bi oinarriak (Heziberri eta DIGCOMP) zehatz-mehatz adierazten dira beraien osagaiak azalduz. Laugarren, programazio didaktikoa burutzeko erabiltzen den metodologia azaltzen da (diziplinarteko ikuspuntua, gela iraulia, arazoetan oinarritutako ikaskuntza, ikaskuntza kooperatiboa, ikasten ikastea, IKTen erabilera, pentsamendu bisuala eta gamifikazioa). Bosgarren, programazio honetan aniztasuna nola landu esplikatzen da. Hemen eduki minimoak finkatzen dira eta errefortzu ariketak, hala nola ataza gehigarriak proposatzen dira oinarrizko ikasle eta maila altuagoa agertzen duten ikasleentzat. Ondoren, helburuen ebaluazioa nola egin adierazten da. Azkenik, programazio hau osatzen duten 6 zeharkako unitate didaktikoak aurkezten dira, hauei dagokien konpetentziak, etapako helburuak, helburu orokorrak, edukiak, ariketak (hauen irakas materialekin), ebaluazio irizpideak eta ebaluazio adierazleak deskribatuaz. Programazio didaktiko hau 79 saioetan aurrera eramateko diseinatu da. Ebaluazio bakoitzean, hiru unitateetan banatzen den gai bat jorratuko da, arazo bat azalduaz, ebaluazio amaieran produktu bat garatzeko. Dokumentu honetan sarrerako unitate bat ere proposatzen da, ikasleak kurtso honetan garrantzitsuak diren elementuetan trebatzeko. Proiektu honen helburua Bigarren Hezkuntzako bigarren mailan Ingelera irakasgaia lantzeko eraginkorra den programazio didaktiko bat sortzea da.
Databáze: OpenAIRE