IMRT-a uzki minbizian, toxizitatea murrizteko era bat
Autor: | Pereiro Lili, Iñigo |
---|---|
Přispěvatelé: | Ispizua Ojanguren, Maite, F. MEDICINA Y ODONTOLOGIA, MEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F., Grado en Medicina |
Rok vydání: | 2017 |
Předmět: | |
Zdroj: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación instname |
Popis: | [EUS] 1974. urtean Nigro-k et al, 5-Fluorouraziloa (5-FU) + erradioterapia (RT) erabilita uzki minbiziaren behin-betiko desagerpena ematen zela aurkitu zuen, momentura arte erabilitako tratamendua kirurgikoa izanda. Urte horretatik aurrera kimioterapia eta erradioterapia eskema desberdinak frogatu dituzten saio kliniko desberdinak burutu dira. Azkenengo urteotan, erradiologia eta erradioterapiako tekniketan buruturiko aurrerapenak direla medio, intentsitate modulagarriko erradioterapia (IMRT) erabiltzen hasi da, toxizitate terapeutikoak murrizteko eta biziraupen tasa zein honen kalitatea areagotzeko helburuekin. Hain minbizi arraroa denez (neoplasia digestibo guztien %2,6-a) medikuntza graduan honen inguruan gutxi sakontzen dugu. GRAL honen helburuak (IMRT-aren toxizitate eta biziraupen tasak aztertzea) jorratu baino lehen, uzkiaren (eta honen minbiziaren) anatomia, histologia, epidemiologia, etiologia, egungo prozesu diagnostikoa, faktore pronostikoak eta gaur egungo tratamendua aztertuko ditugu, aurrerago azalduko diren kontzeptuak ondo ulertzeko eta gaian zentratzeko. Behin gaian zentratuta gaudela, IMRT erradioterapia zertan datzan eta teknika honekin eginiko saio kliniko eta ikerketa esanguratsuenak aztertu ditugu. Behin atal horrekin bukatuta, 2016. urtean zehar Basurtoko ospitalean IMRT-arekin trataturiko uzki minbizien kasuak aztertuko ditugu. (Hizkuntza: Euskara) |
Databáze: | OpenAIRE |
Externí odkaz: |