Nekazarien birika. Gipuzkoako kasu-serie baten ikerketa erretrospektiboa eta errebisio bibliografikoa
Autor: | Sánchez Urrestarazu, Maddi |
---|---|
Přispěvatelé: | Salegi Etxebeste, Iñaki, F. MEDICINA Y ODONTOLOGIA, MEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F., Grado en Medicina |
Rok vydání: | 2017 |
Předmět: | |
Zdroj: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación instname |
Popis: | [EUS] Nekazarien birika (NB) Gipuzkoan, azpidiagnostikatuta dagoen gaixotasuna da, bere prebalentzia oso baxua izanik (1,12 /100.000koa). Lan honen helburua, Donostiako Unibertsitate Ospitalean 2000-2016 urte bitartean nekazarien birikaz diagnostikatutako kasuak eta errebisio bibliografikoa alderatzea izan da, gaixotasuna, alderdi demografiko, kliniko, diagnostiko, eragiten dituen konplikazioen eta tratamendu eta prebentzio aukera desberdinen inguruan ikertuz. Material eta metodoei dagokionez, kasu-serie batean oinarritutako ikerketa izan da eta datuak estatistika deskriptiboa erabiliz analizatu dira. Lanean izandako emaitzen inguruan, azpimarratzekoa da, nekazarien birika zuten 8 paziente bildu zirela (>50 urteko 2 emakumezko eta 6 gizonezko) eta guztiak nekazaritzarekin harreman estua zutela. Serieko paziente guztiak NB-ren aldi kronikoan diagnostikatu ziren, kasu batean izan ez ezik, zeina gaixotasunaren aldi akutua zegoen. Sintomak, paziente guztietan eman ziren eta disnea eta eztula izan ziren maiztasun handienarekin ageri zirenak. PO2, espirometria eta DLCO paziente guztietan egin ziren. Plasmako prezipitinak aldiz, 7 pazienteetan egin ziren, hiru kasutan negatiboak izan ziren eta topatu zen antigeno eragile ugariena Aspergillus fumigatus izan zen. Toraxeko erradiografia eta OTA paziente guztietan egin ziren. Lehenengoan, patroi interstiziala antzeman zen 5 kasutan, patroi albeolarra 2 kasutan eta kasu batean normala izan zen. Bigarrengoan aldiz, 2 bi kasutan izan ez ezik, denetan dizdirarik gabeko beira patroia antzematen zen. Ez zen LMIT eta probokazio testik egin. Inahalazio froga, kasu batean egin zen eta onddo hazkuntza, beste batean. Birika biopsia, kasuen erdietan egin zen, baina ez zen lagin histologikorik eskuratu kriobiopsia bidez, naiz eta gaur egun aukerako teknika izan ziurtatu gabeko kasuak baieztatzeko. Birika fibrosia kasuen erdietan ikusi zen. Serieko paziente guztiek, aho bidezko kortikoideak hartzen zituzten tratamendu gisa eta bi kasutan birika transplantea beharrezkoa izan zen. Prebentzio neurriak (hauts-kontrako maskarak) aplikatzea ezinbestekoa dela ondorioztatu da gaixotasunak dituen eragin klinikoak eta sozio-ekonomikoak murrizteko, hala ere, 3 kasutan aplikatu ziren soilik. |
Databáze: | OpenAIRE |
Externí odkaz: |