Erantzukizun fiskala: aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zerga

Autor: Ayarza Irizar, Ainhoa
Přispěvatelé: Garayar Erro, Ainhoa, E.U.E. EMPRESARIALES -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ENPRESA IKASKETEN U.E.
Jazyk: Basque
Rok vydání: 2018
Předmět:
Zdroj: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
instname
Popis: Egungo sistema sozioekonomikoa globalizazioaren testuinguruan kokatzen da. Fenomeno honek eragindako munduko ekonomien interdependentzia hazkorrak hasiera batean gizarte guztiarentzat aukera berriak eta aberastasunaren birbanaketa bidezkoago bat ekartzeko itxaropenak sortu zituen arren, prozesu honen kudeaketa eskasak ingurugiro arazo larriak, kulturaren homogeneizazioa eta aberastasunaren gero eta kontzentrazio handiagoa ekarri ditu. Ondorio hauek arriskuan jartzen dute egungo sistema sozial eta biologikoaren biziraupena, gizartea gero eta kontzientziatuago dagoelarik gizartea eta ingurugiroa sistema ekonomikoaren hornitzaile soil gisa erabiltzen dituen egungo garapen eredua aldatzeko beharraz. Globalizazioaren ondorioengatiko kezkak, arlo ekonomikoaz gain, ingurugiro- eta gizarte- arloak ere kontuan hartzen dituen garapen eredu berri baten sorrera ekarri du, garapen jasangarria. Giza garapenarekin eta ingurugiroaren babesarekin batera, aberastasunaren banaketa bidezkoago bat lortzea helburu duen garapen eredu berri honetarako jauzia emateko ezinbesteko papera jokatzen du botere publikoek kudeatutako politika fiskalak. Botere publikoek garapen jasangarrirako jauzia ematen lagunduko duten politika ekonomikoak inplementatu behar dituzte, eta horretarako gastu publikoa erabiltzen dute. Baina gastu publiko hori finantzatzeko ezinbestekoa da aurretik hiritarrengandik behar adina baliabide biltzea eta horretarako zerga sistema erabiltzen dute. Zoritxarrez, egun gero eta handiagoa da hiritarrek euren zerga-ekarpenak ez egitearen moda. Obligazio fiskalen saiheste honek botere publikoek garapen jasangarrirako jauzia emateko eskuragarri dituzten baliabideak murrizteaz gain, hiritarren arteko disparekotasunak are gehiago handiagotzen dituzte, gizarteko aberatsenak eta enpresa handienak baitira batez ere euren erantzukizun fiskalak betetzen ez dituztenak. Globalizazioaren ondorioz aberastasunaren kontzentrazioa hain handia den egoera honetan, gizarteko aberatsenek zerga ekarpen txikiak egiten dituztela ikusirik, eta horrek garapen jasangarrirako baliabideak murrizteaz gain disparekotasun are handiagoak eragiten dituela kontuan izanik, aberastasunaren birbanaketa justuago bat eman dadin ezinbestekoa dirudi urtero sortzen diren errenta eta errenta horien bidez burututako kontsumoaz gain aberastasunaren jabetza bera zergapetzea. Globalizazioaren eta honek eragindako desarautzearen ondorioz herrialde gehienek ezabatu zituzten indarrean zituzten aberastasun garbia zergapetzen zuten zergak, baina egungo krisi ekonomikoak eragin dituen ondorio larriak direla-eta eztabaidagai nagusi bihurtu dira berriro ere. Hori horrela, lan honetan Europa mailan indarrean dauden eta egon diren aberastasun garbia zergapetzen duten zerga desberdinak aztertzen dira hauen egoera zein den analizatzeko.
Databáze: OpenAIRE