1. motako diabetes mellitusa pairatzen duten nerabeei zuzendutako osasun heziketa programa
Autor: | Tellechea Arriba, Ane |
---|---|
Přispěvatelé: | Alberdi Erice, María José, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako gradua, Grado en Enfermería |
Jazyk: | Basque |
Rok vydání: | 2022 |
Předmět: | |
Zdroj: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación instname |
Popis: | Sarrera: 1. motako diabetes mellitusa gaixotasun kronikoa da, eta kasuak eta prebalentzia ikusita, areagotzen ari da. Nerabezaroan ematen diren aldaketaz gain, gaixotasun hau gaizki kontrolatzeak dakarren konplikazio akutu eta kronikoak gehitu behar zaizkio. Hori dela eta, Osasun Heziketa Programa bat garatzea erabaki da, nerabeen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko, erizaintzaren laguntzarekin. Helburua: 1.motako diabetes mellitusa duten nerabeei bideratutako osasun-heziketa programa bat diseinatzea. Metodologia: atal honetan 2 azpiatal deskribatu dira. Batetik, datu-iturriak zeintzuk izan diren adierazi da, hau da, bilaketaren metodologia eta bestetik, programan parte hartuko duten talde dianaren kaptazioa. Plangintza: programa honen helburu pedagogikoa 1. motako diabetes mellitusa pairatzen duten nerabeek bizi-kalitatea hobetzeko eta ongizatea lortzeko behar dituzten jarrerak, ezagutzak eta gaitasunak bereganatzea da. Helburu orokor honetarako, helburu zehatzak formulatu dira. Bost gai ezberdinez osaturiko unitate didaktiko bat proposatu da, bost saioetan metodología eta teknika aktibo desberdinak erabiliz. Programarako aurreikusten diren baliabideak (osasun-agenteak, denborak, lekuak, materialak) ere planteatu dira. Ebaluazioa: osasun heziketa programa ebaluatzeko hainbat tresna diseinatu dira. Horretarako, tresna desberdinak aplikatuz, emaitzen, prozesuaren eta egitura eta errekurtsoen ebaluazioa egingo da informazio kualitatiboa eta kuantitatiboa lortzeko. Ekarpen pertsonala: 1. motako diabetes mellitusa pairatzen duten nerabeen ongizatea eta bizi-kalitatea sustatzeko beharrezkoak ikusten dira osasun heziketa programak eratzea eta martxan jartzea. |
Databáze: | OpenAIRE |
Externí odkaz: |