Gradu Amaierako Lanean zeharkako gaitasunak lankidetza-dinamiken bidez garatzeko eta era jarraituan ebaluatzeko gida

Autor: Martínez González, Olalla, Miranda Gómez, Jonatan, Sarrionandia, Fernando, Simón Magro, Edurne, Churruca Ortega, Itziar, Saracibar Ruiz de Ocenda, Amaia, Etaio Alonso, Iñaki, Lasa Elguezua, Arrate, Rada Fernández de Jauregui, Diego, Labayen Goñi, Idoya
Jazyk: Basque
Rok vydání: 2017
Předmět:
Zdroj: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
instname
Popis: Gaztelerazko bertsioan ere argitaratua Itzultzailea: Gilen Mejuto Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektu baten barruan burututako esperientziaren emaitza da argitalpen hau. Delako proiektua Euskal Herriko Unibertsitate Publikoaren (UPV/EHU) Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak finantzatu zuen. Proiektuan, diziplina anitzeko irakasle talde bat aritu zen, hainbat profiletako pertsonek osatutakoa (geologia, osasun publikoa, elikagaien teknologia, nutrizioa, bromatologia eta fisikokimika), eta helburua izan zen metodologia aktibo bat garatzea, gero Gradu Amaierako Lana (GrAL) egiteko prozesuari aplikatzekoa. Irakasgai hau komuna izaten da unibertsitate-gradu gehienetan, eta lanbidean hasi aurreko etapan garatzen da. Gainera, aukera ezin hobea da graduatuko diren pertsonek sakondu eta finkatu ditzaten titulazio bakoitzeko ikasketa-planetan jasotzen diren zeharkako gaitasunak. Proposamen metodologikoa garatzeko orduan, ikasleek zeharkako gaitasunak eskuratzeko prozesua izan zen ardatz nagusia. Hona zeharkako gaitasun horietako batzuk: hausnarketa eta kritika egiteko ahalmena, ahozko eta idatzizko komunikaziorako trebetasuna, taldean lan egiteko ahalmena eta iturri bibliografikoen erabilera egokia. Euskal Herriko Unibertsitateako Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzua (SAE-HELAZ), 6570-Hezkuntzaren Berrikuntzarako Proiektua 2012-2014.
Databáze: OpenAIRE