Jenioaren ideia eta misoginia XIX-XX mendeen aldaketan

Autor: Ortiz de Murua Gandarias, Maite Maria
Přispěvatelé: Barcenilla García, Haizea, F. LETRAS, LETREN F., Grado en Historia del Arte, Artearen Historiako Gradua
Jazyk: Basque
Rok vydání: 2017
Předmět:
Gradu Amaierako Lan honetan bi ideia nagusi tratatzen dira
alde batetik jenioaren ideiak duen definizio eta parametroak artearen munduan eta bigarrenik
artearen gaitzat misoginiaren erabilera. Alde batetik jeniotasunak artean duen izaera maskulinoarekiko lotura lantzeari ekin diogu
honek izandako aspektu edo faktoreak aztertuz eta ideia honek sexuen artean egiten duen bereizketan zentratuz. Beste alde batetik
misoginiak artean izandako errepresentazioa taularatzen da
maskulinotasun eta jeniotasunarekin honekin uztartuz. Gai hau oso zabala izan daiteke Artearen Historia osoa har dezakeelako
beraz urte muga bat zehazten da
XIX eta XX. mendeen aldaketan. XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasieran dago lana zentratua. Mende bakoitzaren testuingurua dugu koka gaitezen eta mende bakoitzeko artea aztertzerako orduan ez gara soilik arte plastikoetara mugatu
misoginia eta maskulinitate hau artearen eremu zabalago batean eman baitzen. Hala
lana burutzeko pintore eta idazleetan zentratu gara
mende bakoitzeko pintore bat eta idazle baten lana ikertu izan dugularik. Honela
XIX. mendeko misoginiaren ideiaren hedapena eta zabalkundea landu dira garaiko bi jenioren lana ikertuz. Oscar Wilde eta Edvard Munchen artelanak erabili ditugu honetarako
lehenaren garaiko jeniotasun izendapena aztertuz
baita bere emakumeekiko jarrera eta bigarrenaren gaur egungo jeniotasun ideia eta garaian izandako emakumeekiko harremanak plazaratu direlarik. XX. mendea lantzerakoan ere pintore eta idazle baten artelanetan zentratu gara
biek izandako jeniotasunaren ideia eta emakumeekiko izandako jarrera aztertuz
beraien bikotekideen bitartez. Hala
XX. mendeko Pablo Picasso eta Gertrude Steinen bizi eta obrak izan ditugu ikerketa gune atal honetan. Honela
artean jeniotasunak inplikatu izan duen maskulinotasunaren rola eta eszentrikoaren lanketa ikertu nahi da
azaleratuz
emakumeek hau lortzeko izandako zailtasuna edota ezintasunak. Generoaren aldetik jeniotasunak lantzen duen papera azaldu nahi izan da
honek emakumeekiko izandako gutxiestearekin batera
eta hala saiatu izan gara jenioa eraiki edo jaio egiten den galderari erantzuna topatzen
Zdroj: Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
instname
Databáze: OpenAIRE